Iker Labiona & Haritz Ondarra
Hasiera
batetan, ikastolak lehen irakaskuntzako ikasketak
euskaraz ematen zituzten ikastetxeak ziren. Gaur egun
batxillergoa eta U.B.I. ere eman daiteke ikastoletan.
Erreformarekin batera,
ikastolak ere eraldatu egin dira derrigorrezko
hezkuntza eta batxillergoa eman ahal izateko.
Bilbon
sortu zen lehen euskal eskola edo ikastetxea (ikastola
izena beranduago sortu zen). Resurrección María de Azkue
apaiz euskalduna izan zen honen bultzatzaile
nagusietariko bat. Hala ere, bertako agintariek ez zuten
inolako laguntzarik eman eta saiakera honek ez zuen asko
iraun. Hau 1896. urtean gertatu zen.
1914. urtean Koru'ko Andre Mariaren Ikastetxea
sortu zuen Miguel Muñoak Donostian.
Lau urte
beranduago, Eusko Ikaskuntzaren Lehenengo Biltzarretik
aurrera agintari batzuen artean euskal irakaskuntzaren
beharra zabaldu zen. Hala ere Primo de Riveraren
diktadurak (1923-1930) gauzak asko zaildu zituen eta
ikastola gutxi zabaldu ahal izan ziren (Tolosan 1921.ean
eta Oreretan 1928.ean).
Errepublikaren garaian asko zabaldu zen ikastolen nahia,
eta honekin batera ikastola asko zabaldu zen, Gipuzkoan
nagusiki. Garai artako ikastola gehienak euskaldunak eta
kristauak ziren.
Baina
gerra zibila erabateko etendura izan zen ikastolentzako.
Francok erabat debekatu zuen euskararen eta euskarazko
irakaskuntza. Hori dela eta euskaldunen batek estalka
bere etxeko gelaren batean ematen zituen klaseez gain ez
zen gauza haundirik egin hasiera batetan. Hala ere,
jende askok elizarengana jo zuen laguntza eske, eta
azkenean nolabaiteko ofizialtasuna lortu zuten
euskarazko klaseek, elizaren eskola pribatu gisa.
Francoren aldetik jasandako erasoak etengabeak izan
ziren arren ekonomia gora zihoan heinean jendea proiektu
berrietan sartzeko prest zegoen, eta horrela, 70.
hamarkadaren inguruan euskarazko hezkuntza bereizten
hasi zen euskal irakaskuntzarengandik.
Pirineoen
iparraldean jarritako lehen ikastola ere garai honetan
sortu zen, 1969. urtean, Baionan. Urte honetan bertan
sortu zen Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea.
Hasiera hasieratik frantziar agintariek ez zuten begi
onez ikusi, baina hala ere etengabe hazi dira
Iparraldeko ikastolak.
Gaur egun,
Ipar Euskal Herrian izan ezik, leku batzuetan eskola
publikoan ere ikas daiteke euskaraz. Eusko Lurralde
Autonomoan edonon ikas daiteke euskaraz, eskola
publikoan ere. Nafarroan berriz oraindik gauzak daude
hain ongi. Adibidez, Nafarroako hegoaldean ez dago
euskarazko eskola publikorik, eta inork euskaraz ikasi
nahi badu ikastola pribatu bat ordaintzeko beharra du.
Iruñean ere arazo larria egon zen iazko matrikulazioen
ondoren. Donibane eta Ermitagañako 3 urteko 17 haurrek
eman zuten izena eskola publikoan, klaseak euskaraz
emateko asmoz. Legeak ordea haur bat gehiago eskatzen du
gela aurrera ateratzeko, eta ez zen atera. Bajera bat
alokatu behar izan zuten euskaraz ikasi ahal izateko.
Gaztelerazko irakaskuntzan ordea, aski da haur bat gela
aurrea ateratzeko. Adibidez, Etxarri Aranatz bezalako
herrietan 1,2 edo 3 lagunekin aurrera atera dira klaseak.
Azken
urteotan haur gutxiago jaiotzen den arren (eta beraz
haur gutxiago matrikulatzen da ikastetxeetan) ikasketak
euskaraz egiten dituztenen kopurua goruntz doa poliki,
baina etengabe. Gaztelanieraz egin nahi dutenena berriz
beheruntz doa.
Ikus
daitekeenez, ikastolen inguruan aurrerapausu
garrantzitsuak eman dira azken urteotan. Unibertsitateen
inguruan ordea oraindik ere badago zer egin. Euskal
Herriko Unibertsitatean ikas daiteke zerbait euskaraz,
baina Nafarroako Unibertsitate Publikoan oso aukera
gutxi dago. Magisteritza bakarrik egin daiteke euskaraz
eta gainontzeko karrera gehienetan karrerari buruzko
ikasgai bat bera ere ezin daiteke euskaraz eman.
ITURRIA: http://www.tlm.unavarra.es/asignaturas/bi/bi98_99/bi16/index2.html
|